XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
YEMEN-ERITREAYEMEN eta Eritreako Atzerri ministroak egunotan bilduko dira bi herrialdeok Itsaso Gorrian dagoen irla baten subiranotasuna lortzeko duten lehiari irtenbide bat bilatzeko.
Sana eta Asmarako gobernuetako Atzerri ministroekin batera Egipto, Frantzia eta Etiopiako Atzerri ministroak bilduko dira.
Frantziak egindako proposamenari jarraituz bilduko dira bost herrialdeotako ministroak, Gran Hanish irlaren auziari buruz negoziatzeko.